Happycities Bilbo

HAPPYCITIES PinkGorillas taldeak Eutokian sortutako proiektua bat da. Bertan ekintza eta ikerketaren bidez hiria eta zoriontasuna kontzeptuak lotu eta lantzen dira.

Happycitiesen bitartez hiria eta zoriontasuna elkartzeko dinamika, ekintza eta egoera ezberdinak lantzen dira, ikerketarekin batera: Hiria eta hiritarren arteko laborategi bat dela esan dezakegu.

Laborategia

Berrikuntza irekitik hiritarren laborategietara

Gizarte, enpresa eta kultura mailan bateratasun argiak aurkezten dituzten aldaketa momentu batean murgilduta gaude. Enpresa munduko berrikuntza irekia hasera batean kosteak merkeagotzeko beharrarekin lotuta garatzen da, baina azkenena modelu ireki berri hauek dakarten onura nagusia sormen maila eragin eta prototipo eta ideia berriak lantzeko plataformak sortzean dagoela konturatu dira, kolektibo berri, ireki eta pluralak elkartzen diren plataformak dira hauek, unibertsitateak eta I+D departamentuek sortu ditzaketenak atzean utziz.

Beste alde batetik, kultura eta ikuslearen arteko harremana aldatzen ari da, erakusketa eta kontsumoa alde batera utzi eta perte-hartze produkzio batean murgilduz.

Azkenik, hiritarren parte-hartzea suspertu egin da, botereak kontrolatutako galdeketa eta prozesu kritikoetatik parte-hartze autonomo eta aktiboetaruntz zuzendu delarik; batzutan baterearekin kolaboratuz, bestetan prozesu iraultzaile bat bezala.

Hortaz,gaur egun plataforma irekietan oinarritzen diren kolaborazio bide berriak zabaltzen ari dira, maila guztietako berrikuntzak sortuz. FASThikBREAKers hiritarrek osatutako laborategi bat da, non maila eta eremu ezberdinetako pertsonek esperientzia, kezka eta ideia ezberdinak partekatzen dituzten proiektu berriak sortuz.

Bestelako ekintzak:
Informaxio gehiago:                                        http://happycities.wordpress.com/

¿Te ayudamos?¿Te ayudamos?
¿Quieres contarnos tu proyecto ?

Cuéntanos...

* Obligatorio
Enviar Mensaje