Explot

Explot esperientzia  “Ekiten Ikasi” programa berbideratzeko beharrarekin sortzen da. Exploten bitartez Ekintzailea izatearen kontzeptua freskatu  nahi dugu, Bilboko eskoletan ekintzaile berriak sortuz.

Explot programa finko bat beharrean esperientzia bat da, bere filosofiak ekintzaren inguruko hartu-eman sortzaileak aktibatu eta ekintza ezberdinen bitartez sortzen diren efektu berriak artikulatu nahi ditu. Parte-hartzaile ezberdinen kezka, desira eta erreflexioen bitartez sortzen den esperientzia da EXPLOT.

Aldaketa sozial eta kulturan garrantzitsuak bizitzen ari gara azken urteetan, hau dela eta hezkuntzara gerturatzeko beste bide batzuen beharra ikusten dugu. Teknologia berriek gure arteko komunikazioa aldatu dute, kode eta edukiak aldatuz. Pertsonen arteko erlazioak, hezkuntza metodoligiak eta behar intelektualak eta emozionalek formula berriak eskatzen dituzte, ondorio berrietara iristeko.

Explotek ekintzailea izateko bide berriak zabaldu nahi ditu, pertsonek sormen gaitasunari esker euren identitatea eta singulartasuna garatu dezaten. Horrela gure desioa eta motibazioak hobeto bideratu ditzakegu, bizi abentura osasuntsu, sortzaile eta inspiratzaileak sortuz. Honen bitartez egunerokotasun zoriontsu, iraunkor eta aberats bat lortzea da gure helburua.

http://www.ekinbilbao.net/explot/

 

¿Te ayudamos?¿Te ayudamos?
¿Quieres contarnos tu proyecto ?

Cuéntanos...

* Obligatorio
Enviar Mensaje