Futuramak

2009an Futuramak-amafuturistak- sortu genuen ama zein aita sortzaile batek egunerokotasuna hobetzeko eta datorkion abentura berri guztia dibertigarriagoa izan dadin izaten dituen ideia guztiak martxan jartzeko.

Amatasunaren dimentsio berri honetan eroso, pozik eta inspirazio askorekin bizitzeko, egunero trabak aurkitzen ditugu kaletik ibiltzeko. Zerbitzu batzuk, hiri batzuk gehienetan ez dira gure tramankulu guztientzat diseinatuak egoten. Gainera askok ez daukate guganako interes haundirik ezta sinpatiarik ere. Deskantsurako aulki hotzak, eskaileraz beteriko denda, taberna…kez beteriko lekuak…informazio zahar eta aspergarriz beteriko osasun, hezkuntza zerbitzuak….arropa aspergarria….leku estu eta zaratatsuak…eta zer esanik ez umea lo dagoenena bakoitzaren lana modu garaikide batean egiteko…wifi itxia…

 

Zergatik futuristak?

etorkizunari ekarpen baliotsua egiten diogulako ume zoriontsu eta osasuntsu berri batekin!!
gure esku dagoelako etorkizuna esperientzia emozionante eta dibertigarri hezitzailea izatea!!!
gure seme alaben heziketak etorkizuneko ekintzak sortuko dituelako!!!
amatasunak gure sormena eragiten duelako!!
datorrena zer eta nola izan daiteken imajinatzen dakigulako eta oraindik zerbait hobeago diseinatzeko gai garelako!!

Zu ere parte sentitzen bazara izan Futurama!!! eta zatoz gurekin ondo pasatzera!!!

Bidali email bat ixi.futuramak.bilbao@gmail.com helbidera eta informazioa, pegatinak… bidaliko dizkizugu.

¿Te ayudamos?¿Te ayudamos?
¿Quieres contarnos tu proyecto ?

Cuéntanos...

* Obligatorio
Enviar Mensaje