Klask proiektua – Kronikalari artistikoak

Azken urteotan ikusten ari gara berrikuntzak, sormenak eta gauzak egiteko era berritzaileek pizten duten interes soziala areagotuz doala. Izan ere, horren arrazoi nagusia sareko kultura dugu. Kultura horrek Procomun, Creative Commons eta adimen kolektiboa ditu oinarri. Gizarte-webguneak eta teknologia berriek ezagutza eskuratzeaz gain, ezaguerak elkarri trukatzea ere ahalbidetzen dute. Haiei esker, gure gizartea gero eta kapazagoa da hainbat plataforma, erraminta eta hizkuntza ere erabiltzeko.

Klask proiektua plataforma izateaz gain, prestakuntza-esperientzia ere bada. Gaitasunean oinarritzen den plataforma honek teknologia berrietan gizarteko erabilera berrietarako gaitasunak jorratzen ditu. Autokontakizuna eta banaketa, nagusiki, lantzen ditu.

Proiektua edukiok sortzeko taldekako dinamika da: argazkiak, bideoak eta testua, betiere joko-taula Portugalete izanda inspirazio gisa. Hori guztia tresna teknologikoakbaliatuta egingo dute. Horregatik, sakelakoak, tablet-ak eta ordenagailuak erabiliko dituzte. Helburua da kontakizun laburrak sortzea eta web plataformen bitartezezagutaraztea, blogen eta Flickr eta Vimeo-ren bitartez, hain zuzen ere. Bukatzeko, emaitzak gizarte-sareetan jakinaraziko dira, alegia, Twitter-ren, Facebook-en eta Tuenti-n.

Proiektuaren helburu nagusiak ondoko hauek dira:

¿Te ayudamos?¿Te ayudamos?
¿Quieres contarnos tu proyecto ?

Cuéntanos...

* Obligatorio
Enviar Mensaje