SOFT

SORMEN FABRIK TAXI IKERKETA PROZESUA.

http://sormenfabriktaxi.wordpress.com/

Azken urteetan gaitasun sortzailearen garapena nola zaindu eta indartu izan da gure erronka. Ikerketa eta ekintzak konbinatuz abentura hunkigarriak bizi izan ditugu. Guzti honen eraginez, ibilgailu berezi eta ispiratzaile batekin, gure inguruko artista eta kultur eragileengana hurbildu elkarrekin hausnartzen, esperimentatzen eta zirikatzen ibili gara.

Ibilbidide, topagune, ekintza eta ezustekoak sortzen ditugu garapen sortzaile eta artistikoa, norbanakoan zein kolektiboan, haruntzago eramateko.

Behar eta desioak entzun, jaso, landu eta ahalbideratuko ditugu sinergia eta konbinaketa artistikoak sortuz.

Hiritarrengana hurbiltzen gara ideia, hausnarketa eta asmatzen ditugun formulak partekatzeko.

Mapa sortzaile eta ispiratzailea marraztuko dugu, inguruan ditugun sortzaileak eta elementu ispiratzaileak azpimarratuz. Eta esperientzia guztia dokumental batean aurkeztu dugu.

Hemen sortu dugun dokumentala:

https://vimeo.com/75810140

Dokumentalaren inguruan egindako lan eta erreportaiak:

http://www.zawp.org/es/ lantaldearekin lantzen ari garen LANA SOFT prozesuaren erreportaia:

http://www.hamaika.eus/tb/bideo/78729

Hemen HAMAIKA TELEBISTAKO Ane Zabalak egindako elkarrizketa.

http://youtu.be/z0j1dFe2YK4

SOFT esperientziak eragindako ikaskuntzekin, sorkuntzak eta laborategiak egiten ari gara.

LA COSA EN CASA festibalean parte hartu dugu. http://lacosaencasa.blogspot.com.es/.

Bertan azken laborategian esploratutako sorkuntza artistiko eta kulturalerako baldintzen mapa audiora pasatzen hasi gara.

HEMEN EMAITZA:

kris soft

issak soft

aimar soft

soft laCosaencasa

Otsaila eta martxoa. Bilboko Alondegian.

Pasa den Otsailaren 14 eta 15ean Bilboko Alondegiarekin elkarlanean SOFT laborategia egin genuen.

Laborategiari SOFT dokumentalaren pasearekin eman genion hasiera, 15 bat pertsona bertaratu ziren eta dokumentala ikusi ondoren ideia eta hausnarketak partekatu genituen. Hemen Ane San Miguelek sortutako emaitzen irudia eta esperientziaren bideoa:

 https://vimeo.com/89554012

Hurrengo egunean Felix Martinez de Lezea biologoarekin eta Marisa Lafuente, Miren Gabantxo, Jose Romero, Ricardo Antón, Arantxa Mendiharat, Leire Vergara, Maria Mur, Itxaso Diaz, Muns Brunet, Eneko Axpe, Pedro Salgado, Txente Montón, Ane San Miguel e Ixiar García Barazar aldera habiatu ginen, sorkuntzarako ekositema batek izan beharko lituzken baldintza baikorrak esploratzera.
Egun oso eman genuen isiltasunean, entzuten,gure barne zurrubilo intelektualekin, haize hotz eta salda beroarekin. Azken ariketa batean bakoitzak , baldintza hauen arira aurretik aukeratutako  elementuak eta Felixen esplorazioen ondoren aukeratutako elemntuekin, baldintzen mapa bat sortu genuen.
Hona hemen Baldintzen mapa eta laborategiaren emaitza;  Pedro Salgadok sortutako bideoa.
https://vimeo.com/89554012

¿Te ayudamos?¿Te ayudamos?
¿Quieres contarnos tu proyecto ?

Cuéntanos...

* Obligatorio
Enviar Mensaje